Thursday, January 28, 2010

Koldo Etxebarria Zornotzan

Koldo Etxebarria artista bat da. Zornotzan erakusketa bat egiten duen artean, Durangoko Telebistan elkarrizketa bat egiten du, eta Deian erreportai bat eta... bitartean, Euskal Telebistako grafismoak berritzeaz gain, bere sormena azaleratzen du irudi eder hauetan.
Aipagarria iruditzen zait Giza Eskubideen aldeko erakusketa batean parte hartu izana, Alcala de Henaresen egindakoan.
Segi horrela Koldo!

Euskal lerroak abian

Nostalgiagatik edo merezitako ohoreagatik, unibertsitateko ikasle ohi batuzk ekimen hau jarri dute martxan: blog batean biltzeko asmoa dute hasiera hartako oroimenak eta pasadizuak.
Eta Martxoaren 5ean ekitaldi gogoangarri bat.
KONTAKTATU
Belaunaldi horretakoa bazara zu ere, eraiekin kontaktuan jarri zaitezke, blogaren bidez edo Murua jaunarekin harremanetan jarriz.
Hortxe dago erronka berria: abian jarri orduko abiatzaileak? abiadoreak? abilak?
Auskalo! Baina jarri kontaktuan.

Wednesday, January 27, 2010

Emakume aparta Hedy Epstein

Gaur Radio Euskadin entzun dut emakume honekin elkarrizkata interesgarri bat, eta izugarria iruditu zait bere bezitza, bere borroka eta bere kemena.

Tuesday, January 26, 2010

Euskaljakintzan euskal_jakintsuak

Ordiziako ikastolako euskaljakintsuak geldituko dituen oztopoirk ez dago.
Maite Goñi ihaz saiatu zen bere jakituria eta egiteko modu bikaina konpartitzen, batipat, azterketara aurkeztu behar ziren petsonei laguntza emateko asmoz.
Baina "administrazioak 1.0" delakoak kentzeko agindua eman zion, eskubiderik ez zuelako aitzakiarekin.
NOLA GAINDITU?
Oztopo hori nola gaindutuko pentsatzen hasita, hartu ikasle batzuk eta... bideoa beraiek egin: nork esango die orain eskubiderik ez dutela? Nor izango da orain euskal jakintsu hauek gelditzen saiatuko dena?
Aupa Maite, aupa ordizarrak eta... aurrera fandango!

EGA Ahozko Proba from Maite Goñi on Vimeo.

Monday, January 25, 2010

Komunikazioan hezi: Europear erronka

Europa osoan nabaritzen den beharrizan bat da komunikazioan alfabetatzea.
Izenak berdin dio, J.M. Perez Tornerok bere blogean azaltzen duen moduan:
"Digital Literacy baliapide digitaletara mugatu duen kontzeptua da, batipat ordenagailuak eta Internetekin lotuta. Baina duela gutxi kontutan hartu du baliapide guztietara hedatzeko premia Media Literacy erabiliz."
Ez da denbora asko apatuko baliapide guztiak digitalak izateko, beraz mediatikoa eta digitala bat egin beharko dira Torneroren aburuz.

UNESCO ere kontutan izan du Bartzelonako irakasleak, gaur egun alfabetatze mediatiko eta informatiboa erabiltzen duela laster batean dena digitala izango delakoan.

Eta ondoren fenomenoaren karakterizazioa egiten du:
  • ahalmen sorta eta gaitasun multzo bat da, intelektualak eta praktikoak, informazio eta komunikazio baliapideekin eta beraien lengoaiekin zerikusia dutena.
  • hezkuntzaren helburua eta kulturaren erronka bihurtu direnak
  • gaur eguneko bizimoduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direlako
Ados nago Perez Tornero irakaslearen ikuspuntuarekin: premiazkoa da honekin bat etortzea, eta kontzeptu hortiekin bat egitea. Denon onerako: irakasleon eta kultur eragileen onerako!

Thursday, January 21, 2010

Sare sozialak software librearekin


Jardunaldi interesgarri bat Zamudion, sare sozialei buruz.
Edukiak ondo aukeratuak eta hizlaria (Iñigo Saez) fresko & arin. Laburpen bat egiten saiatu naiz entzun ahala eta Google Docs-en jarri dut; hizlariak bere aurkezpena ere eskura jarri zuen.
BAT AZPIMARRATUZ...
Aipagarria guztien artean MAHARA izeneko sare soziala, hezkuntza mundurako pentsatuta. Eduforge izeneko proiektu baten emaitza da eta Moodlerekin integratzeko erreztasunak ematen dituela dio Iñigo Sanchez hizlariak. Aurkikuntza bikaina goiz baterako ezta?

Tuesday, January 19, 2010

Komunikaziorako tresna berriak

Juan Jose Haroren blogetik abiatuta, kontzeptu mapa argigarri bat topatu dut, tresna berriok ulertzeko eta antolatzeko: giza software diren heinean:
  • informazioa eskuratzeko
  • edukiak sortzeko eta argitaratzeko edo/ta
  • komunikatzeko balio dezakete
Kontzeptu mapak irudi bat eransten du, argigarria geratatzen dena: ez da egia?

Thursday, January 14, 2010

Sansomendin kazetari apartak

Gasteizko Sansomendi ikastetxean lan ta lan ari dira Ikasketa Komunitateen proiektuarekin.
Baina kazetari lanetan ere fin dabiltza: sari bat jaso dute Ni Kazetari lehiaketan. Beste testu askoren artean, Miguel Lozarekin egin duten elkarrizketagatik. Zorionak kazetari gazteoi!

Friday, January 08, 2010

Ubunturen eguneratzearekin arazoan

Ubuntu 9.10rekin oso pozik egon naiz. Karmic Koala bertsioa instalatzean ez nuen arazorik izan. Dana oso ondo joan zait, azken eguneraketa egin ondoren, pantaila hau agertu arte.
Panikoa sartu zait eta ez dakit zer egin.
Norbaitek laguntza pixka bat eman diezaidake?
GRUB izeneko arranke sistemarekin zerikusia omen du. Josu Orbek beste dakien norbaiten laguntza izan dezaket?

Friday, January 01, 2010

Urte berria oparoa & emankorra

Ikusentzunezko komunikazioaren ikasketak 2.009 urtean nirekin bukatu zuten guztiak gogora ekarri nahi ditut (Facebooken ere etiketatuta daude banan-banan).
URTE OPAROA & EMANKORRA
Eta urteberriko desiorik onenak guztiontzat: Nagore, Leire, Josu, Olatz, Naia, Ander , Maider, Paula, Lur, Irati, Josu B Alaia, Juantxin, Marta, Ainara, Nerea, Maddi, Iker, Ekhiñe, Javi, Itxaso, Elena , Enara, Eztizen, Mikel, Ibon, Alvaro....
2.010ean ekoizpen politak eta multimedia interesgarriak egin ditzagula desiatuz. Animo gazte!