Tuesday, November 29, 2011

Thursday, November 24, 2011

Nondik doaz gauzak?

Duela aste batzuk EIMAn aurkezten diren proiektuen artean antolatzen den Miguel Altzo sariketaren epaimahaian egoteko aukera izan dut.
Mahaikideen artean egon zen giro onaz gain, sintonia lortu genuen zenbait ideia konpartitzeko orduan.
Nik honela laburtu ditut:
+ Internet – lokalean
+ Multisistema – monosistema – only windows
+ Ariketa Interaktiboa – irakurri soilik (only read)
+ Interneteko zerbitzarian – aplikazio propietarioa –pendrive edo CDROMean
+ jostagarria (gamifikatuta) – azalpen magistrala

Hau da, trends edo etorkizuneko tendentziak, hemendik joango direlakoan nago (nire/gure uste apalean):
  • Interneten jarriko dira aplikazio gehienak, programak, jokuak eta abar eta ez ordenagailu lokalean
  • Sistema ezberdinetarako pentsatuta egongo dira eta ez bakarrik sistema eragile baterako; edo nabigatzaile (exploratzaile) bakar baterako, Windowsen bakarrik aurkitzen dena... Zein da? ;-)
  • Ariketa interaktiboak izango dira, bisitariak zerbait egitera gonbidatzen duena, eta ez bakarrik irakurtzekoa, pasiboki bisitatzekoa
  • Gero eta gehiago Interneteko zerbitzarietan izango dute ostatu; era berean gero eta gutxiago aplikazio propietarioak izango dira; nahiz eta internetetik jeisteko zertxobait ordaindu daitekeen :-/
  • Jostagarria izango da, atsegina, emozioak mobilizatzen dituena (game estilokoak), eta ez da klase magistral bat izango, entzuteko bakarrik pentsatuta, pasiboki kontsumitzeko.

Zer uste duzu zuk? Hau ipuin bat dela? Ala...
Hau hala bazan...
sar dadila kalabazan...
eta agertu dadila.... Interneteko plazan!

Tuesday, November 15, 2011

Zinebin Sua Zerutik Dator

Zinebiren filmen artean Zerutik Sua Dator dokumentala ikus-entzungo da Guggenheim museoan.
Egoitz Rodriguezen zuzendaritzapean, Bizkaiko hainbat herritan jasotako informazioarekin, bizipenekin eta sortutako pieza multimediekin osotu dute dokumentala. Zorionak Egoitz! ;-)